XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); abiadura handietan, motoreak mugituriko GENERAGAILU batek sortzen du beharrezko korrontea eta kargatzen du bateria.

Nahiz eta gida sistema ezberdinak erabili, XVIII mendean aurkituriko hastapen baten bitartez funtzionatzen dute guztiek.

XVIII mendera arte, bere erdigunearen gain bira arazten zitzaion ardatzari, baina sistema berrian bolantearen bira mugimenduak ezker edo eskuin aldera lekualdarazten du ardatza, ardatzaren muturrean biratzen duten gurpilen direkzioa aldatuz.

Autobideak, zubiak eta tunelak
K.a. 3500 urte aldera azaldu ziren harrizko bideak Txinan eta K.a. 1500 aldera Mediterranio aldeko lurraldeetan.

Aldi berean, enborrezko bideak erabiltzen ziren Europa iparraldean.

Gero, bide hauetariko asko merkatal bide bilakatu ziren.

Halaz eta guztiz, erromatarrak izan ziren zientifikoki eginiko karretera sistema bat taxutu zuten lehengoak.

Enperadoreagoaren zati ezberdinak elkartzeko 85.000 km bide baino gehiago eraiki zituzten.

Gurdibide zuzen eta luze hauek geruza bat baino gehiagoz egiten ziren eta azken geruza morteroz lortutako harri landuez osatzen zen.

Automobil eta kamioi astunentzat egiten diren autobide modernoek zoru gogor eta bizkarduna daramate, geruza askoz osatuta, alabaita zamari eusten dion zimentazioa.

Kapa bakoitzak alor handiago batetan hedatzen du zama, honela azpian dagoen lurra edo azpizorua ez da hondoratzen gainetik zirkulatzen duen trafikoaren zamapean.

Asfaltozkoa (harri xehe eta betunaren nahasketazkoa) edo altzairuzko sareez armatutako hormigoiezkoa izan daiteke autobidearen galtzada.

Ibai eta antzeko oztopoak gainditzeko zubiak erabili dira milaka urtetan zehar.

Erreka baten alde batetik bestera ipinitako ohola da abezko zubirik xinpleena.

Munduko zenbait lekutan, oraindik ere erabiltzen dira sakanaren gainean zintzilikatutako enborrezko galtzada duten zubi zintzilikatuak.

Goian: Erromatar bideak, harri blokez eta morteroz eginiko oinarria zuen. Zementoaz loturiko harri txikiagozko geruza bat zeraman gainean. Gainaldea berriz, bata bestearekin ongi loturiko harri landuez egiten zen. Trafiko arineko autobide moderno batek, harri handizko zorupea darama. Gainean, errauts edo grabazko zorua, ongi hestututa. Gainaldea asfaltatu egiten da (alkitran edo asfaltoz loturiko harkaskarraz). Trafiko astunerako autobide modernoek, hormigoi armatuzko geruza bat daramate oinarritzat. Gainean, paper iragazkaitzezko geruza bat. Azkenik, gainazalean beste hormigoi geruza bat eramaten du, gehienetan asfaltoz estalia.

Ezkerretara: Gainetik begiratuta, Los Angelesko Harbor autopista galtzada bikoitz bat bezala ikus daiteke gainetik gurutzatzen zaizkion galtzada xinple batzuekin. Garrantzi gutxiagoko autobideak, loturazko kamino biribilez lotzen zaizkio autopistari.